All posts by Zerbitzuak(e)ko Udal

Gabiriako udalerrian eukaliptoa landatzea debekatzeko mozioa onartu du Udalak

“Gabiria” Hautesle Elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du Udalak maiatzaren 17ko Osoko Bilkuran. Hori horrela, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritu arte eta horretan zehaztu arte lurzoruaren erabilera posibleak, udalerri guztian eukalipto-landaketak egitea debekatzea onetsi da, ebidentzia zientifikoei men eginez. Mozioaren testu osoa, hemen:

GABIRIAKO UDALAK BIZITEGI PARTZELA BAT BESTERENDUKO DION PERTSONA HAUTATZEKO PROZEDURA

Gabiriako Udalak “Alkain-Txiki”n kokatutako bizitegi partzela bat salgai jartzeko erabakia hartu du, ondoren bertan etxebizitzak eraikitzeko. Horretarako, partzela hau besterenduko zaion pertsona hautatzeko prozedura martxan jarri du, dagokion iragarkia “Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma”n argitaratuz. Interesatuek eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16ik aprilaren 11ra bitartekoa izango da. Administrazio Klausula Partikularren Pleguak IRAGARKIA

OBREN KONTRATAZIOA: Gabiriako 3. H.I.E., “ALKAIN-TXIKI”ko, 3.2. Exekuzio Unitateko urbanizazio lanak burutzea

Pleguak Proiektua-Memoria-Testuak Proiektua-Planoak Kontratazio Publikoa Euskadin-Plataforma Eskaintzak aurkezteko muga-eguna: 2022-07-18, 14:00.  

3. H.I.E.”Alkain-Txiki”ko 3.2. Exekuzio Unitateko Birpartzelazio proiektuaren jendaurreko erakustaldia

2022ko maiatzaren 26ko 66/2022 Alkatetza Ebazpenaren bidez Gabiriako 3. Hirigintza Interbentzio Eremuko, “Alkain-Txiki”ko, 3.2. Exekuzio Unitateari  dagokion birpartzelazio Proiektuari hasierako onarpena eman zitzaion.   Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 48. artikuluan aurreikusten denarekin bat etorriz, espedientea jendaurreko erakustaldian jartzen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik … Continue reading 3. H.I.E.”Alkain-Txiki”ko 3.2. Exekuzio Unitateko Birpartzelazio proiektuaren jendaurreko erakustaldia