ANDRA MARI JAIAK 2024

Andra Mari Jaiak 2024-Programa

Kantu-poteo etxekoia

Begira ze proposamen erakargarria egin diguten gabiriarroi bihar iluntzerako: Familiarekin une desberdin bat igaro nahi? Kantu afariak faltan botatzen dituzu? Ostiralean, apirilak 17, etxean kantatzeko eta une politt bat igarotzeko aitzakia eskainiko degu Gabiriatik zuzenean streaming bidez. Bildu etxekoak, prestatu afari/poteoa eta baliatu ostirala une politt bat igarotzeko. 20:30ean hasita, Kantu Poteo Etxekoia! Kanta dezagun … Continue reading Kantu-poteo etxekoia

Aste honetako ekintzak

Aste honetan, ez da aspertzeko tarterik izango herrian! Hona hemen ondorengo egunetarako egitaraua: Osteguna, martxoak 12: 18:30ean “Miñan” liburuaren inguruko solasaldia Amets Arzallusekin, Kultur etxean. Larunbata, martxoak 14: GAZTE EUNE 10:00etan gosarizketa. 14:30ean bazkaria. Ondoren, joko alternatiboak. 19:00etan poteoa. 23:00etan “Ezten giro” taldearen kontzertua. Igandea, martxoak 15: 17:30ean Legazpiko banda txikiaren kontzertua, Elizan. 50 bat … Continue reading Aste honetako ekintzak

San Joan bezpera

Urtero bezala, aurten ere suaren bueltan ospatu da San Juan bezpera Gabirian. Altxafero eta kanpaiekin, 22:00etan hasi zen festa, eta trikitilariek, adarrak eta txalapartak jarri zioten doinua gauari. Aurten, gainera, Goruntz dantza-taldeko kideek saio bikaina eskaini zuten suaren argitan. Eguraldiak, ardo goxoak eta mokadu gozoek lagunduta, giro ederrean ospatu genuen udako solstizioa.

AIZELEKUKO FESTA

Aurten Aizelekuko festa ekainaren 2an, igandea, egingo da. Hau da aurtengo egitaraua: 10:55 Ongi etorria Gabiriako eta Legazpiko udaletxekoei txistulariekin 11:00 Meza gurutze ondoan Ondoren,  txistulariak, dantzariak eta bertsolariak izango dira eta amaitzeko, mokadutxoa izango da Aizeleku puntan trikitilariek alaituta.  

AZTIRIA AUZOKO FESTAK

UZTAILAK 18 ASTEAZKENA SANTA MARINA EGUNA 11:00 Meza nagusia, Ondoren hamaiketakoa Auzoko musikariek alaituta UZTAILAK 21 LARUNBATA 11:30 Auzoko gazteen herri kirolak 13:00 Poteo herrikoia 18:00 Aztiriko XXIII. Patata tortila lehiaketa. Ondoren, pintxo eta ardo banaketa. Elorza eta Larrañaga trikitilariek alaituta. 18:30 Bola lehiaketa. 21:00 Bertso afaria Aztiri Bat elkartean. Gorka Maiz, Aratz Igarzabal eta … Continue reading AZTIRIA AUZOKO FESTAK