HERRI BIDEEN INBENTARIOA

Duela urte batzuk, Udalak martxan jarri zuen herribideen inbentarioa egiteko proiektua. Proiektu horrek aurrerapauso batzuk eman ditu eta hasierako fasea amaitutzat eman daiteke, herriko bide guztien inbentario proposamen bat egina baita.
Fase honen helburua, historikoki herrian egon diren herribideen erregistro bat egitea izan da, besterik gabe. Guztira 34 herribide eta erabilpen publikoko 7 bide identifikatu dira.
Esan bezala, lan honen helburua ez da bide hauek izango duten erabilera edota eskubideak erregulatzea, historikoki egon denaren inbentario bat biltzea baizik. Inbentario hau baina, herritarren artean landu nahi da eta horretarako herria zati desberdinetan banatu eta bakoitzari dagozkion bilerak deituko dira, interesa duen orok bere iritzia bertan eman dezan.
Bilera horien helburua, proposamena onartzen den edo ez eztabaidatzea izango da. Aurrez inork proposamena ikusi nahiko balu, webgunean eskegi dugu hurrengo dokumentua:

 

Gabiria herribiden inbentarioa. Aurrerapena-proposamena 2024

 

Besterik gabe, gai honen inguruko interesa baduzue izango dugu elkarren berri datozen hilebeteetan.