GABIRIAKO UDALAK BIZITEGI PARTZELA BAT BESTERENDUKO DION PERTSONA HAUTATZEKO PROZEDURA

Gabiriako Udalak “Alkain-Txiki”n kokatutako bizitegi partzela bat salgai jartzeko erabakia hartu du, ondoren bertan etxebizitzak eraikitzeko. Horretarako, partzela hau besterenduko zaion pertsona hautatzeko prozedura martxan jarri du, dagokion iragarkia “Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma”n argitaratuz. Interesatuek eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16ik aprilaren 11ra bitartekoa izango da. Administrazio Klausula Partikularren Pleguak IRAGARKIA

OBREN KONTRATAZIOA: Gabiriako 3. H.I.E., “ALKAIN-TXIKI”ko, 3.2. Exekuzio Unitateko urbanizazio lanak burutzea

Pleguak Proiektua-Memoria-Testuak Proiektua-Planoak Kontratazio Publikoa Euskadin-Plataforma Eskaintzak aurkezteko muga-eguna: 2022-07-18, 14:00.  

ALKAIN-TXIKIN (3 H.I.E.an) KOKATUTAKO SEI BIZITEGI PARTZELA BESTERENTZEKO ESPEDIENTEA JENDAURREAN JARTZEA

2022ko martxoaren 10ean argitaratu zen GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN Alkain-Txikin kokatuta dauden eta Gabiriako Udalraren jabetzakoak diren sei bizitegi partzela besterentzeko espedientea jendaurrean jartzen dela jakitera ematen duen iragarkia. Iragarkia. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2022/03/10  

Gabiriarrak 1936ko gerran

2020ko Udaberri kulturaleko ekintza ia guztiak bertan behera utzi behar izan ditugun arren, apurka-apurka, hartu beharreko neurriak arintzen doazenez, ezinbesteko segurtasun neurri guztiak beteta, 1936ko gerraren inguruko ekitaldia egitea erabaki dugu. Ekainaren 20an, eguerdiko 12:00etan, elizatarian, Aimar Maizek idatzi duen 1936ko gerraren inguruko Goazen gabiriar danok liburuaren aurkezpena egingo da, eta baita Gattikenek ekoitzitako izen … Continue reading Gabiriarrak 1936ko gerran

Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Gabiriako Ostatuaran eraberritzearen I. fasearen bigarren zatiaren baitan, besteak beste, honakoak egin dira: igogailuaren estruktura, egitura hori eta eskailerak estaltzen dituen eraikina, igogailuaren ateak, 2. solairurako sarbidea eta komunen antolamendua, instalazio elektrikoa eta saneamenduko hodien kanalizazioa. Lan hauek aurrera eramateko, Gabiriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren dirulaguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako … Continue reading Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

Gabiriako I. ZeAsma lehiaketan 17 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietan, guztira 30 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak. Argazkiak, marrazkiak, ipuinak, olerkiak, bertsoak, abestiak, dantzak, txisteak… Zer ez dugu jaso! Gainera, 200 bototik gora ere jaso ditugu, eta honakoak izan dira Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartela jasoko duten irabazleak, adin-taldeka: 0-5 urte: … Continue reading I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

I. ZeAsma lehiaketako irabazleak aukeratzeko bozketa

Prest dago jasotako lanen artean gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratzeko bozketa. Igandera arteko epea izango duzue, eta bakoitzak botoa behin bakarrik eman ahal izango du. Adinaren arabera, lanak 5 taldetan banatuta daude, eta talde bakoitzean 1 aukeratu behar duzue, gogokoena. Sartu loturan (https://gabiria.eus/zeasma-lehiaketa), ikusi aurkeztutako lanak, idatzi zure izena, eta aukeratu gustukoena! 

Asteburu honetako ekintzak BERTAN BEHERA

Eusko Jaurlaritzak bilkura jendetsuak ekiditeko emandako gomendioa jasota, zuzena eta beharrezkoa iruditzen zaigu asteburu honetarako Udaberri Kulturaleko egitaraua bertan behera uztea. Horregatik, gaurko Amets Arzallusen hitzaldia ez da egin, eta larunbateko Gazte Eune eta igandeko Legazpiko banda txikiaren kontzertua ere ez dira egingo.