Ikasi euskara Gabirian bertan

Aurten ere, herritarrei Gabirian bertan euskara ikasteko aukera eman nahi diegu. Horretara animatzeko, UEMAren laguntzarekin, promozio-bideoa grabatu dute irakasle eta ikasle banak. Hemen topatuko duzue UEMAk argitaratutako albistea, eta baita bideoa bera ere. Animatu, eta eman izena!

“Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. Gabiria ere parte hartzen ari da “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzen dituen kanpainan, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko. Irudian ikusten den moduko mahai-gainekoak eta kartelak banatu ditugu Ostatuan, Korta jatetxean … Continue reading “Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Gabiriako Ostatuaran eraberritzearen I. fasearen bigarren zatiaren baitan, besteak beste, honakoak egin dira: igogailuaren estruktura, egitura hori eta eskailerak estaltzen dituen eraikina, igogailuaren ateak, 2. solairurako sarbidea eta komunen antolamendua, instalazio elektrikoa eta saneamenduko hodien kanalizazioa. Lan hauek aurrera eramateko, Gabiriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren dirulaguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako … Continue reading Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Maiatzaren 3an Bizkargi Eguna

Hiru herritarrek egindako proposamenari helduz, Gabiriako Udalak aho batez erabaki du maiatzaren 3an Bizkargi Egunarekin bat egitea. Bizkargin hildako gabiriarren omenez, ikurriña haga erdian jarriko da udaletxean, eta herritarrak gonbidatu nahi ditugu ekimenarekin bat egin euren balkoietan ere ikurriñak jartzera.

I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

Gabiriako I. ZeAsma lehiaketan 17 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietan, guztira 30 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak. Argazkiak, marrazkiak, ipuinak, olerkiak, bertsoak, abestiak, dantzak, txisteak… Zer ez dugu jaso! Gainera, 200 bototik gora ere jaso ditugu, eta honakoak izan dira Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartela jasoko duten irabazleak, adin-taldeka: 0-5 urte: … Continue reading I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

I. ZeAsma lehiaketako irabazleak aukeratzeko bozketa

Prest dago jasotako lanen artean gehien gustatzen zaizkizuenak aukeratzeko bozketa. Igandera arteko epea izango duzue, eta bakoitzak botoa behin bakarrik eman ahal izango du. Adinaren arabera, lanak 5 taldetan banatuta daude, eta talde bakoitzean 1 aukeratu behar duzue, gogokoena. Sartu loturan (https://gabiria.eus/zeasma-lehiaketa), ikusi aurkeztutako lanak, idatzi zure izena, eta aukeratu gustukoena! 

ETXEAN IRAKURTZEN JARRAITZEKO!

Etxean geratzea derrigorrezkoa den honetan, hemen liburutegiko arduradunak gomendatutako hainbat orrialde, etxean txikienekin irakurtzen eta gozatzen jarraitzeko aukera izateko! – https://www.symbaloo.com/mix/ipuinakeuskaraz – http://www.uema.eus/2020/03/17/etxean-goxo-egoteko-euskarazko-baliabideen-zerrenda/ – https://www.youtube.com/playlist?list=PLnXudHjVpJss2dHi_hn_Y0gqRhh7IDb6_ – http://etxegiroan.eus/