Aurten ere judoa eta defensa pertsonala izango ditugu Erbie elkartean eta hau izango da bakoitzaren ordutegia. JUDOKO ORDUTEGIA: ASTELEHENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak ASTEAZKENA 17:30-18:30–> 5-9 urte bitarteko umeak 18:30-19:30–> 10-13 urte bitartekoak 19:30-21:00–> 14urtetik gorakoentzat DEFENTSA PERTSONALEKO ORDUTEGIA: ASTEAZKENA 19:30-21:00–> 14 urtetik gorakoentzat ANIMATU ZAITEZTE! Informazioa eta … Continue reading JUDO ETA DEFENTSA PERTSONALA
ANDRA MARI JAIAK 2017
SAN LORENTZO EGUNA Abuztuak 10, osteguna 11:00 Meza nagusia Ondoren, hamaiketakoa 16:00 Mus txapelketa ANDRA MARI JAIAK Abuztuak 13, igandea – Goiz eta arratsaldez Biribilketa baserriz baserri herriko txistulariekin 18:00 Txupinazoa eta makila jaitsiera txistularien iritsierarekin Aurten pregoia Baztarrikakoek irakurriko dute; eta bertsolari, dantzari eta trikitilariak ere izango dira. 19:00 Larraulgo Boteluze taldea Ondoren, … Continue reading ANDRA MARI JAIAK 2017
UDALEKUAK 2017
Aurten ere udalekuak hasi dira! Ekainaren 26tik uztailaren 21era izango dira eta 30umek hartu dute bertan parte 3 begiralerekin batera. Hainbat ekintza berri egingo dira aurten (zirko eguna, erobisioa…) beste urteetako batzuk errepikatuko diren arren (txef txikia, garaiora bisita…). Ea ekintza guztiak egiteko eguraldiak laguntzen jarraitzen duen!
Judo erakustaldia
Gabiriako judo jaialdia ekainaren 17an izan zen herriko frontoian 15:30etatik 18:00ak bitartean. Guztira, 125 judokek hartu zuten parte bertan. Gabiriarrez gain (12 judoka), beste hainbat herritatik etorri ziren: Legazpiatik, Zumarragatik, Ondarrutik, Azpeitiatik, Zumaiatik, Eibartik eta Arrasatetik. Jaialdiaren hasieran, musikaz lagunduta, beroketa batzuk eta jolasak egin zituzten eta ondoren taldekako “borrokak” hasi ziren. “Borroka” … Continue reading Judo erakustaldia
Zarautzko Helduen Dantzari Eguna
Maiatzaren azken igandean, hilak 30, Goruntzek berriro ere hitzordu garrantzitsua eduki zuen, oraingoan Zarautzen. Bertako bi dantza taldeak elkartu eta Jalgi Dantza Taldea sortu zutela 5 urte direla aintzakotzat harturik, Helduen Dantzari Eguna antolatu zuten eta azken urte hauetan harreman ona eduki dugunez, erakusle taldeari dantzatzeko gonbitea luzatu ziguten. Goruntzez gain, Oinatz (Oñati), Gure Txokoa … Continue reading Zarautzko Helduen Dantzari Eguna
OROITUZ: DANTZA TALDE BATEN HISTORIA
2017ko apirilaren 9an Gabiriako Goruntz dantza taldeak emanaldi eder bat eskaini zuen Ataunen, Ataungo Otsoak dantza taldearekin batera. Eguerdiko hamabietan gauzatu zen, eta bi orduko iraupena izan zuen gutxi gora behera. Jende asko egon zen bertan, bai eskenatoki gainean, bai aulkietan eskenatokikoei begira. Izan ere, 150 dantzari inguru egon ziren bertan, eta emanaldia ikusteko sarrerak guztiz … Continue reading OROITUZ: DANTZA TALDE BATEN HISTORIA
II. Leharreiko kamiseta
Gabon, Leharreizaleok!
Hona hemen aurtengo Leharrei Mendi Lasterketan parte hartzeko beste arrazoi bat: KAMISETA! Iaz bezala, Ternuako lagunen eskutik. Partaide bakoitzak horrelako bat jasoko du korrikalariaren poltsan.
ANIMATU…
Leharreiko ibilbidea garbitzen
Gabon, Leharreizaleok. Beste behin eskerrak eman beharrean gaude Gabiriko eta Aztiriko gazte eta ez hain gazteei edozer gauzatarako beti prest baitaude. Argazkietan ikusten den bezala, hasi gara ibilbidea txukuntzen. Aurreko ostiralean, Otañuko jeitsiera berria prest utzi genuen. Espero dugu zuen gustukoa izatea. Laster igoko dugu track-a eguneratuta!!
Leharreiko ibilbidea garbitzen bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.
II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita
Eguerdi on, Leharreizaleok. Berri onak dauzkagu mendi-lasterkari eta zaleentzat, dagoeneko martxan baitago II. Leharrei Mendi Lasterketa. Hasiera batean apirilaren 8ko data jarri genuen arren, apirilaren 1era aurreratu dugu, Korrika dela-eta. Gaur, eguerdiko 14:00etan zabalduko da izen-ematea https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1772 200 korrikalarirentzako lekua egongo da, beraz, ez lo hartu! Besterik gabe, ANIMATU eta zabaldu Gattiken Produkzioak-ek egindako promozio-bideoa!![…]
II. Leharrei Mendi Lasterketako izen-ematea irekita bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.