“Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. Gabiria ere parte hartzen ari da “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzen dituen kanpainan, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko. Irudian ikusten den moduko mahai-gainekoak eta kartelak banatu ditugu Ostatuan, Korta jatetxean … Continue reading “Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Gabiriako Ostatuaran eraberritzearen I. fasearen bigarren zatiaren baitan, besteak beste, honakoak egin dira: igogailuaren estruktura, egitura hori eta eskailerak estaltzen dituen eraikina, igogailuaren ateak, 2. solairurako sarbidea eta komunen antolamendua, instalazio elektrikoa eta saneamenduko hodien kanalizazioa. Lan hauek aurrera eramateko, Gabiriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailaren dirulaguntza izan du. Zehazki 2015-2020 aldirako … Continue reading Gabiriako Ostatuko eraberritzearen I. faseko bigarren zatiko lanak

Euskal Herriko mus txapelketa

Larunbatean jokatu zen Gabiriako Ostatuan Euskal Herriko mus txapelketarako sailkapena. 8 bikotek hartu zuten parte, eta Asier Bidegain eta Eñaut Asurabarrena izan ziren txapeldunak, Aratz Igartzabal eta Iker Arratibelen aurka jokatutako finalean. Asierrek eta Eñautek Seguran jokatuko den Gipuzkoako txapelketarako txartela lortu zuten. Zorionak!

EUSKAL HERRIKO MUS TXAPELKETA

Aurten ere Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa egingo da Gabiriako Ostatuan. Aurten ordea, bikoteko pertsona bat behintzat bertakoa izan beharko da. Txapelketa, ostiral honetan, Urtarrilak 25, 22:30etan izango da (izen ematea 22:00etan) Gabiriako ostatuan eta final nazionala Lizarran jokatuko da martxoaren 16an.

URTE ZAHAR GAUA

Aurten lehenengo aldiz urte zahar gauean Gabiriako ostatua ireki egingo da. Goizeko 1:00ak inguruan irekiko dute eta itxiera ordurik ez dute zehaztu.   Animatu zaitezte bertara ostatukoekin “brindisa” egitera!

TXANTXANGORRI ALDIZKARIA

Hemen dituzue Gabiriako Ostatukoek Txantxangorri aldizkarian idatzitako hainbat errezeta: 81. alea https://issuu.com/txantxangorri_aldizkaria/docs/txantxangorri_81 83. alea 85. alea https://issuu.com/txantxangorri_aldizkaria/docs/txantxangorri_85/30 SARTU ETA KUXKUXEATU!