“Bertatik bertara” kanpaina martxan Gabirian ere

UEMArekin elkarlanean, 61 udalek hartuko dute parte ekainaren 19an abiaraziko den Bertatik Bertara kanpainan. Gabiria ere parte hartzen ari da “Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzen dituen kanpainan, udalerri euskaldunek beren baitan biltzen duten aberastasuna ikusarazteko eta herritarrak zein bisitariek kontzientziatzeko.

Irudian ikusten den moduko mahai-gainekoak eta kartelak banatu ditugu Ostatuan, Korta jatetxean eta Aztiriako erretegian, bertaratzen zareten herritarrok eta kanpotarrek aisialdian eta otorduetan gure herriaz, hizkuntzaz eta produktuez gozatzearen garrantzia presente izan dezagun.