I. ZeAsma lehiaketa: irabazleak

Gabiriako I. ZeAsma lehiaketan 17 lan aurkeztu dituzte herritarrek, eta horietan, guztira 30 lagunetik gora izan dira parte hartu dutenak. Argazkiak, marrazkiak, ipuinak, olerkiak, bertsoak, abestiak, dantzak, txisteak… Zer ez dugu jaso! Gainera, 200 bototik gora ere jaso ditugu, eta honakoak izan dira Gerriko liburudendan gastatzeko 30 €ko txartela jasoko duten irabazleak, adin-taldeka:

  • 0-5 urte: “Koronabirus kanpora!” Naia Oiarbide Anton
  • 6-11 urte: “Itzalen ipuina” Malen Oiarbide Anton
  • 12-16 urte: “Puzzlea” Izar Gastañazatorre Aldazabal
  • 17-60 urte: “Etxean sartuta gelditu zaitez!” Gazte batzuk
  • 60 urtetik gora: “Zeasma? Ni ez!” Edurne Murua Garin

ZORIONAK irabazleei eta MILA ESKER parte hartu duzuen guztioi!