OBREN KONTRATAZIOA: Gabiriako 3. H.I.E., “ALKAIN-TXIKI”ko, 3.2. Exekuzio Unitateko urbanizazio lanak burutzea

Pleguak Proiektua-Memoria-Testuak Proiektua-Planoak Kontratazio Publikoa Euskadin-Plataforma Eskaintzak aurkezteko muga-eguna: 2022-07-18, 14:00.  

3. H.I.E.”Alkain-Txiki”ko 3.2. Exekuzio Unitateko Birpartzelazio proiektuaren jendaurreko erakustaldia

2022ko maiatzaren 26ko 66/2022 Alkatetza Ebazpenaren bidez Gabiriako 3. Hirigintza Interbentzio Eremuko, “Alkain-Txiki”ko, 3.2. Exekuzio Unitateari  dagokion birpartzelazio Proiektuari hasierako onarpena eman zitzaion.   Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 48. artikuluan aurreikusten denarekin bat etorriz, espedientea jendaurreko erakustaldian jartzen da hogei laneguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik … Continue reading 3. H.I.E.”Alkain-Txiki”ko 3.2. Exekuzio Unitateko Birpartzelazio proiektuaren jendaurreko erakustaldia

Asteburu honetako ekintzak

Asteburu bete-betea izango da datorrena ere Gabirian. Udaberri kulturalaren egitarauaren baitan, honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango da larunbatean eta igandean: Larunbata, 21, goizeko 10:00etan Errota Eguna: herriko errotak ezagutzeko aukera izango dugu Iban Maiz Alustizak gidatuta. Ibilbidea Korta jatetxean hasiko da eta Bekoerrotan amaitu. Larunbata, 21, arratsaldeko 17:30ean: “Niararen bidaia” haur antzerkiaz gozatzeko aukera … Continue reading Asteburu honetako ekintzak

Gipuzkoako erroten eguna

Aurten, maiatzean zehar, Gipuzkoan erroten eguna ospatuko da hainbat eta hainbat herritan. Gabirian, maiatzaren 21ean izango dugu horretaz gozatzeko aukera; eguna hurbildu ahala, zabalduko dugu informazio gehiago ohiko kanaletan. Baina inguruko herrietako ekimenen berri ere jakin dezazuen, informazio osoa dokumentu honetan ikus dezakezue.

Aberri eguna Gabirian

Apirilaren 17an Gabirian ere Aberri Eguna ospatuko dugu. Meza ondoren, ekitaldia eta bertsolariak izango dira plazan. Eta badakizue, atera ikurrinak!

Biziola proiektuaren aurkezpena Gabirian

BIZIOLA zer den eta zertarako sortu den jakin nahi duzu? Goierri burujabeagoa, iraunkorragoa eta orekatuagoa eraikitzeko proiektuaz xehetasun guztiak jakiteko, etorri Gabiriako aurkezpenera. Kultur etxean, martxoaren 25ean, arratsaldeko 18:00etan. Informazio gehiagorako, sartu biziola.eus helbidean.