Igandean, martxoaren 13an, arratsaldeko ean Osinalde elkartean Euskal Herriko XIII. mus txapelketako sailkapena jokatuko da. Animatu eta hurbildu!
Larunbatean, Osinalde sariketaren finala zuzenean gitb.eus-en
Dakizuen moduan, larunbatean, martxoaren 27an, arratsaldeko 17:00etan izango da 2021eko Osinalde sariketaren finala Gabiriako Andra Mari elizan. Dagoeneko sarrera guztiak salduta daude, baina Goierri Telebistari esker, saioa zuzenean ikusteko aukera izango duzue gitb.eus webgunean.
Osinalde sariketa
2020ko Osinalde sariketa pandemiak bete-betean harrapatu zuen, eta bertan behera utzi behar izan zuten. Baina aurten, aldaketa dezenterekin bada ere, aurrera egitea erabaki dute. Saioak ez dira afalondorenekoak izango, jakina, eta Aztiriakoa Legazpin izango da. Honakoak dira kanporaketen eta finalaren datak, orduak eta lekuak: Martxoaren 19an, ostirala, Legazpiko Latxartegi Aretoan, arratsaldeko 17:00etan. Martxoaren 20an, larunbata, … Continue reading Osinalde sariketa
Osinalde saria, oraingoz, bertan behera
Osinalde sariketaren antolatzaileek jakinarazi digute, oraingoz, bertan behera uztea erabaki dutela. Egoera normaltasunera itzultzen doan eran, jakinaraziko digute sariketa atzeratzea edo hurrengo urtera arte ez egitea erabakitzen duten. Bestalde, Osinalde eta Erbie elkarteak ez erabiltzeko deia egin zaie bazkideei.
Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak
Osinalde Elkartearen 50. urteurrena
Osinalde Elkartekoek 2019ko urriaren 5ean ospatuko den 50. urteurrenerako ekintza mordoa antolatu dituzte; baita bezperan mahai-ingurua ere. Animatu eta parte hartu, ederra izango da-eta!
Andra Mari jaiak 2019
Urtero bezala, egitarau bete-betea osatu dugu herrilanean herritar guztiontzat. Aurten ere ederki pasatuki dugulako, hurbildu eta gozatu! Inguruko herrietatik etorri nahi dutenentzat, autobus zerbitzua izango da; behean dituzue ordutegiak.
ZOZKETAKO ZENBAKIAK
Larunbatean ospatu zen Osinalde Bertsolari txapelketako finala eta urtero bezala errifetako zenbaki sarituen zozketa egin zen. Hauek dira zenbaki sarituak: Korta jatetxean otordua egiteko saria 769 Gabiriako ostatuan 106 Eta Aztiriko erretegian 1101
OSINALDE BERTSO SARIKETA
Larunbat honetan, apirilaren 27an ospatuko da XLVIII. bertsolari gazteen Osinalde sariketa. Hauek dira finaleko bertsolariak: Eli pagola Oier Etxeberria Joanes Ilarregi Danel Olano Ane Zuazubiskar Ibai Amillategi Urtero bezala, 20:30ean hasiko da afaria Osinalde elkartean eta amaitzean izango da bertso saioa.
MUS TXAPELKETA
Martxoak 22, ostirala 21:00etan mus txapelketa izango da Osinalde elkartean. Bertan izena eman nahi izanez gero, 20:30ean irekiko da aukera. Animatu zaitez, sari ederrak daude eta!