Bi aldiz atzeratu ondoren, azkenean, asteazken honetan, otsailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Kike Amonarrizen hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu herriko kultur etxean. Gurasoentzat, irakasleentzat, haurren zaintzan aritzen direnentzat… Umeen egunerokoan parte hartzen duen edonorentzako saioa izango da. Ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta bitartean zaintza zerbitzua izango da dantzalekuan. Animatu, eta parte hartu!
Kike Amonarrizen hitzaldia
Gabonen aurretik Kike Amonarriz Gabirian eskaintzekoa zen hitzaldia atzeratu egin behar izan genuen. Azkenean, urtarrilaren 19an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Aurrekoan bezala, zaintza zerbitzua izango da. Gogoratu haurren inguruan zabiltzaten helduei zuzendutako emanaldia izango dela; hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko saio dibertigarria. Animatu, eta hurbildu!
Eskolako emanaldia 2020
Otsailaren 21ean, ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Balentzategi Herri Eskolako haurren emanaldia izango da elizako saloian. Aurten, olinpiaden ingurukoa izango da. ANIMATU!
Santa eskean Gabirian
Aurten ere gabiriarrak etxez etxe kantuan aritu dira Santa Ageda bezperan. Eskolako haurrak oinez egin dute ibilbidea kaskoko eta hurbileko hainbat etxetan, eta helduen taldea egun osoan ibili da, kantuz eta koplaz ohitura zaharrari eusteko asmoz. Goierriko Hitzakoek ere egin diete tartea gabiriarren doinuei.
Gabonak Gabirian
Atzo, abenduaren 22an, Txindata musika eskolako haur eta gazteen kontzertuaz gozatzeko aukera izan genuen Gabiriako elizan. Arratsaldean, txikienek Olentzeroren eta Mari Domingiren bisita izan zuten herrian.
Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gabiriako Balantzategi Herri Eskolak ekitaldi berezia antolatu zuen. Bertan, mural dotore hau egin zuten, ikasle guztien parte hartzearekin. Bakoitzak hizki bat marraztu, eta lelo hauxe osatu zuten: EUSKARA AHOAN, ZABAL DEZAGUN MUNDUAN! Bestalde, ohitura bihurtzen ari den bertso-saioa ere izan genuen Ostatuan. Aurten, Nokaldia aitzakia hartuta eta ekimenari amaiera emateko, … Continue reading Euskararen Nazioarteko Eguna eta Osinaldeko Gabon kantuko ensaioak
Eskolaumeentzako irakurketak
Gabiriako Balantzategi herri eskolak irakurtzera edo kontaketara animatu nahi zaituztete ama, aita, izeba, osaba, irakasle, anai-arreba zaharragoak eta herritarrak. Gustuko duzuen ipuina, kontakizuna edo olerkia aukeratu, eta eskolara joatera gonbidatu nahi zaituztete azaroaren 29an arratsaldeko 15:00etatik aurrera. Izena emateko azken eguna azaroaren 26a izango da, eta 943 88 87 23 telefonora deitu edo irakasleren bati … Continue reading Eskolaumeentzako irakurketak
LANDARE EGUNA
Landare eguna ospatuko da maiatzaren 18 goizean, larunbata. Eskolako umeek landareak landatuko dituzte herriko hainbat lekutan: eskolan, autobus geltokian, udaletxean, frontoiko bidean…
KORRIKA TXIKIA
Ostiral honetan, apirilaren 12an Balentzategi herri eskolakoek korrika txikia egingo dute 12:00etan.
UDABERRI KULTURALAREN HASIERA
Datorren ostiralean, martxoak 1ean, 17:00etan, Gabiriako Balentzategi eskolako haurrek Nolega emanaldia eskainiko dute elizako saloian. Nolega, Hezkuntza Sailak euskararen erabilera bultzatzeko duen proiektua da. Bertan ahozkotasunari ematen zaio garrantzia. Hori dela eta Balentzategiko ikasleek antzerkiak, bertsoak, abestiak eta dantzak txertatuko dituzte emanaldi honetan. Aurtengo gaia hiruhilekoan lantzen ari diren proiektuari lotua dago: Mitologia. Haur Hezkuntzako … Continue reading UDABERRI KULTURALAREN HASIERA