HERRI BIDEEN INBENTARIOA

Duela urte batzuk, Udalak martxan jarri zuen herribideen inbentarioa egiteko proiektua. Proiektu horrek aurrerapauso batzuk eman ditu eta hasierako fasea amaitutzat eman daiteke, herriko bide guztien inbentario proposamen bat egina baita. Fase honen helburua, historikoki herrian egon diren herribideen erregistro bat egitea izan da, besterik gabe. Guztira 34 herribide eta erabilpen publikoko 7 bide identifikatu … Continue reading HERRI BIDEEN INBENTARIOA

AMAITUTZAT EMAN DIRA ALKAIN-TXIKI EREMUKO URBANIZAZIO LANAK

Iragan urtearen amaieran bukatu ziren Alkain-Txikiko, Gabiriako 3. HIEko 3.2 exekuzio unitateko, urbanizazio lanak. Horrela, bertan etxebizitzak eraiki ahal izateko prest gelditu da eremua. Lan horiek finantzatu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Leader Programako laguntza jaso du Udalak.

OBREN KONTRATAZIOA: “Frontoi-Azpi”n, Gabiriako 15. H.I.E.an, euri-uren saneamendu eta drainatze obrak

“Frontoi-Azpin”, 15 H.I.E.an, euri-uren saneamendu eta drainatze obrak kontratatzeko deialdia argitaratu du Udalak Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforman. Eskaintzak aurkezteko muga-eguna: 2024-04-02, 14:00. Kontratatzailearen profila PLEGUAK Proiektua_ Saneamiento+drenaje en AIU15 Aurrekontua_ Saneamiento+drenaje en AIU15 Planoak_ Saneamiento+drenaje en AIU15-19-20

Amaitu dira ostatuko teilatua berritzeko lanak

Joan den uztailean amaitu ziren Ostatuko teilatua eraberritzeko lanak, eta, horrela, eraikin osorako beharrezko irisgarritasuna lortu da. Lan horiek finantzatu ahal izateko, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Leader Programako laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako laguntzak jaso ditu.

Gabiriako udalerrian eukaliptoa landatzea debekatzeko mozioa onartu du Udalak

“Gabiria” Hautesle Elkarteak aurkeztutako mozioa onartu du Udalak maiatzaren 17ko Osoko Bilkuran. Hori horrela, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra berritu arte eta horretan zehaztu arte lurzoruaren erabilera posibleak, udalerri guztian eukalipto-landaketak egitea debekatzea onetsi da, ebidentzia zientifikoei men eginez. Mozioaren testu osoa, hemen:

GABIRIAKO UDALAK BIZITEGI PARTZELA BAT BESTERENDUKO DION PERTSONA HAUTATZEKO PROZEDURA

Gabiriako Udalak “Alkain-Txiki”n kokatutako bizitegi partzela bat salgai jartzeko erabakia hartu du, ondoren bertan etxebizitzak eraikitzeko. Horretarako, partzela hau besterenduko zaion pertsona hautatzeko prozedura martxan jarri du, dagokion iragarkia “Kontratazio Publikoa Euskadin Plataforma”n argitaratuz. Interesatuek eskaerak aurkezteko epea martxoaren 16ik aprilaren 11ra bitartekoa izango da. Administrazio Klausula Partikularren Pleguak IRAGARKIA

Valentin Larrea Iturberen inguruko webgunea martxan

Valentin Larrea Iturbe musikagile eta piano-jotzaile gabiriarraren inguruko webgunea martxan dago, eta honako loturan topatuko duzue: https://valentinlarrea.eus/ Bertan, egin zuen lanaren inguruko informazioa, biografia eta beste hainbat kontu topatuko dituzue. Webgunea Gabiriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin osatu da.