Amaitu dira ostatuko teilatua berritzeko lanak

Joan den uztailean amaitu ziren Ostatuko teilatua eraberritzeko lanak, eta, horrela, eraikin osorako beharrezko irisgarritasuna lortu da.

Lan horiek finantzatu ahal izateko, Udalak Eusko Jaurlaritzaren Leader Programako laguntza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Garapenerako laguntzak jaso ditu.