Ur mozketa herrian, bihar, irailak 19

Gipuzkoako Uraketik honako mezua helarazi digute: “Ostegunean, irailak 19, ur mozketa egingo dugu Gabirian. Horren helburua herriaren ur honidura sarearen sektorizazioa izango da. Kasu honetan, bi sektore berri kokatuko ditugu: lehenengoa, Itsasoaldera doan linea kontrolatzeko, eta bigarrena, Arrondora doan linea. Lan hori egin ahal izateko 9.00etan herri osoan gehienez ordubeteko ur mozketa egingo da balbula … Continue reading Ur mozketa herrian, bihar, irailak 19

Ez hain gazteentzako saioak

Iaz bezala, aurten ere astean behin ez hain gazteak herrigunean elkartzeko saioak egongo dira Lahar elkargoaren eskutik. Lehenengoa irailaren 19an izango da, osteguna, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Gainera, aurretik egiten zen moduan, saioetan parte hartu nahi dutenek taxi zerbitzua izango dute joan-etorria egiteko.

DOHAINEKO ENTZUMEN TESTAK

Irailaren 20an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, dohaineko entzumen testak egiteko eta entzumen arazoen inguruko informazioa jasotzeko aukera izango da Gabiriako kultur etxean, Audiotechno entzumen zentroaren eskutik.

San Joan bezpera

Urtero bezala, aurten ere suaren bueltan ospatu da San Juan bezpera Gabirian. Altxafero eta kanpaiekin, 22:00etan hasi zen festa, eta trikitilariek, adarrak eta txalapartak jarri zioten doinua gauari. Aurten, gainera, Goruntz dantza-taldeko kideek saio bikaina eskaini zuten suaren argitan. Eguraldiak, ardo goxoak eta mokadu gozoek lagunduta, giro ederrean ospatu genuen udako solstizioa.

ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA

Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 16:30ak inguruan, Eskolarteko txirrindulari txapelketa mixtoa ospatuko da Gabirian “Goierriko txirrindulariak bultzatuz” taldeak antolatuta. Erlojupekoak izango dira lasterketak eta 3 talde ezberdinetan sailkatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak. Infantilek Arrondoko kurbatik Gabiriako kaskora egingo dute erlojupekoa eta beste bi taldeek pixkat goragotik hasita. Bi herritarrek hartuko dute bertan parte: Beñat Atinek … Continue reading ESKOLARTEKO TXIRRINDULARI TXAPELKETA

PLASTIKO BILKETA

Plastiko bilketako 2018/2019 kanpainaren amaierara iritsi gara eta azkeneko plastiko bilketa ekainaren 18an, asteartean, izango da.   Gogoratu, plastikoak eta sokak ongi banatzez.