Gipuzkoako Uraketik honako mezua helarazi digute:
“Ostegunean, irailak 19, ur mozketa egingo dugu Gabirian. Horren helburua herriaren ur honidura sarearen sektorizazioa izango da. Kasu honetan, bi sektore berri kokatuko ditugu: lehenengoa, Itsasoaldera doan linea kontrolatzeko, eta bigarrena, Arrondora doan linea.
Lan hori egin ahal izateko 9.00etan herri osoan gehienez ordubeteko ur mozketa egingo da balbula bat jarri ahal izateko. Behin balbula hori jarrita herriko ur hornidura orokorra martxan jarriko da, eta ur mozketa programatuarekin jarraituko dugu lanean: 9.00-11.00 Itsaosko linea eta 11.00-13.00 Arrondoko linea.
Printzipioz, deposituko jaitsieran geratzen den ur kopuruarekin ur mozketa ez litzateke nabaritu beharko, baina posible da (kontsumo handia badago, adibidez) nabaritzea.”