KONPOSTA DOAN

Beasaingo eta Ordiziko garbigunean jaso daiteke konposta doan ekainaren 3tik 28ra. Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:00 / 15:30-18:00 Larunbatetan: 9:00-13:00 Nahiago baduzu, Gabirian bertan ere jaso ahal izango duzu ekainaren 3tik 15era bitartean. Horretarako 680 390 142 telefonora deitu beharko da (Arantxa).  

AIZELEKUKO FESTA

Aurten Aizelekuko festa ekainaren 2an, igandea, egingo da. Hau da aurtengo egitaraua: 10:55 Ongi etorria Gabiriako eta Legazpiko udaletxekoei txistulariekin 11:00 Meza gurutze ondoan Ondoren,  txistulariak, dantzariak eta bertsolariak izango dira eta amaitzeko, mokadutxoa izango da Aizeleku puntan trikitilariek alaituta.  

IRAKURLE TXOKOA

Ekainaren 1ean, larunbata, 16:00etan irakurle txokoa izango da kultur etxean. Fakirraren ahotsa liburua irakurriko dute, Harkaitz Canorena. Oraindik astia daukazue liburua irakurtzeko, animatu!

KIROLARIEN MAHAI INGURUA

Kirolarien mahai ingurua bihar izango da, maiatzaren 24a, ostirala, 18:30ean kultur etxean. Kirolariak: June Garitano Iturbe (eskiatzailea) Oihana Azkorbebeitia Urizar (mendi korrikalaria) joxe Jauregi Iturrioz (saskibaloi jokalaria)   Moderatzailea: Eneritz Gorrotxategi Zuaitz  

EMAKUMEEN XXXII. BIRA

Bizikletako emakumeen XXXII. bira hasiko da maiatzaren 22an Iurretan eta 25ean amaituko da Oñatin. Maiatzaren 25ean (Oñati-Oñati) 15:00rak inguruan, Gabiriatik pasatuko da. Ez herriaren kaskogunetik, Ormaiztegitik Atagoitira joango baita.  

JUBILATU EGUNA

Igande honetan, maiatzaren 19an, jubilatu eguna ospatuko da Gabirian. Aurten 60 lagun inguru izango dira bazkaltzen Osinalde elkartean. Urtero bezala, bertsolariak, dantzariak eta sari banaketak izango dira bertan.