Larunbat honetan, ekainaren 15ean, 16:30ak inguruan, Eskolarteko txirrindulari txapelketa mixtoa ospatuko da Gabirian “Goierriko txirrindulariak bultzatuz” taldeak antolatuta.
Erlojupekoak izango dira lasterketak eta 3 talde ezberdinetan sailkatuko dira: benjaminak, alebinak eta infantilak.
Infantilek Arrondoko kurbatik Gabiriako kaskora egingo dute erlojupekoa eta beste bi taldeek pixkat goragotik hasita.
Bi herritarrek hartuko dute bertan parte: Beñat Atinek eta Jon eskisabelek.
Animatu eta bertaratu, polita izango da eta!