Valentin Larrea Iturberen inguruko webgunea martxan

Valentin Larrea Iturbe musikagile eta piano-jotzaile gabiriarraren inguruko webgunea martxan dago, eta honako loturan topatuko duzue: https://valentinlarrea.eus/ Bertan, egin zuen lanaren inguruko informazioa, biografia eta beste hainbat kontu topatuko dituzue. Webgunea Gabiriako Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin osatu da.  

Asteburu honetako ekintzak

Asteburua bete-betea datorkigu Udaberri kulturalaren programazioaren baitan. Hona hemen ostiraletik igandera arteko ekintzen xehetasunak: Ostirala 17, 18:00etan, Kultur Etxean: Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldia. Bertan izango dira Xabier Amuriza protagonistetako bat eta Ritxi Lizartza zuzendaria. Larunbata 18: Ukenduen inguruko ikastaroa Arantxa Agirreren eskutik. Goizean, 10:00etan, Katain baserrian elkartuko gara sendabelarrak biltzeko, eta arratsaldean, 16:00etan Osinalde elkartean ukenduak egiteko. … Continue reading Asteburu honetako ekintzak

Kui kui Porrotx eta Marimototsen Ormaiztegiko emanaldirako sarrerak Gabiriako udaletxean

Ekainaren 13an, arratsaldeko 17:00etan, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian Porrotx eta Marimototsen Kui kui emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu. Sarrerak 8 euroan daude salgai, eta Gabiriako udaletxean badaukazue aukera horiek eskuratzeko. Animatu, eta gozatu ikuskizunaz!

Asteburu honetako ekintzak

Asteburu bete-betea izango da datorrena ere Gabirian. Udaberri kulturalaren egitarauaren baitan, honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango da larunbatean eta igandean: Larunbata, 21, goizeko 10:00etan Errota Eguna: herriko errotak ezagutzeko aukera izango dugu Iban Maiz Alustizak gidatuta. Ibilbidea Korta jatetxean hasiko da eta Bekoerrotan amaitu. Larunbata, 21, arratsaldeko 17:30ean: “Niararen bidaia” haur antzerkiaz gozatzeko aukera … Continue reading Asteburu honetako ekintzak

Dantza filmaren emanaldia EKAINAREN 3an

Maiatzaren 15erako zehaztuta zegoen Dantza filmaren emanaldia ekainaren 3ra atzeratu dugu. Arratsaldeko 18:00etan izango da elizako saloian. Emanaldiaren ondoren, protagonistetako batekin solasean aritzeko aukera izango dugu! Izan ere, Josu Garate Suinaga dantzaria Gabirian izango dugu filmaren ingurukoez aritzeko.

Emakumezkoen eskuz binakako txapelketako finalak Gabirian

Larunbatean, martxoaren 19an, arratsaldeko 17:30ean hasita emakumezkoen eskuz binakako txapelketako 3 final izango ditugu Gabiriako frontoian. Hasteko, pilota goxoko bi finalak, eta ondoren pilota mistoko promozioko finala. Sarrera 2 euro kobratuko da. Hemen duzue kartela pilotarien zerrenda ikusi ahal izateko.

Kike Amonarrizen hitzaldia

Gabonen aurretik Kike Amonarriz Gabirian eskaintzekoa zen hitzaldia atzeratu egin behar izan genuen. Azkenean, urtarrilaren 19an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Aurrekoan bezala, zaintza zerbitzua izango da. Gogoratu haurren inguruan zabiltzaten helduei zuzendutako emanaldia izango dela; hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko saio dibertigarria. Animatu, eta hurbildu!