Joan den hilabetean herriko hainbat gaztek Gabirian ere elkarte feminista bat egon behar zuela pentsatu zuten, hau da, berdintasunaren alde lan egingo zuen talde bat.
Bilera bat egin zuten eta bertatik hainbat ideia atera zituzten,eta horietako bat hitzaldi bat antolatzea izan zen.
Hitzaldi hori, larunbat honetan, Otsailak 3 arratsaldeko 18:00etan izango da Kultur etxean. “Indarkeria matxistak mila aurpegi” du izena hitzaldiak eta Emagin taldeko Idoiak emango du.
Berdintasunaren aldeko batzorde irekia egingo da otsailaren 23an, ostirala 18:30ean kultur etxean.
ANIMATU ETA GERTURATU BERTARA!
0 Iruzkin