III. Leharrei mendi lasterketaren egitaraua

Arratsalde on, Leharreizaleok!!

Tik-tak, tik-tak… Eguna gerturatzen ari da, eta gero eta gehiago zarete lasterketan parte hartzeko izena eman duzuenak. Boluntarioekin ere gaur bertan izango dugu lanak banatzeko azken bilera. Edonola ere, oraindik badago lasterkari gehiagorentzako lekua, beraz, apirilaren 14ko asteburuan Gabiriara gerturatu eta lasterketan parte hartzera animatzeko arrazoi gehiagorekin gatozkizue.

Urtero bezala, TERNUAk lasterkarien artean egiten dugun zozketarako sariak jarri ditu gure eskura aurten ere. 6 motxila banatuko ditugu Leharreiko hirugarren edizioan parte hartzen duzuenon artean!

Bestalde, hemen duzue hurrengo astebururako daukagun plana iragartzeko prestatu dugun kartela. Bide batez, beste behin eskerrak eman nahi dizkiegu bertan ikus ditzakezuen babesle guztiei.

 

 

III. Leharrei mendi lasterketaren egitaraua bidalketa lehenengo Leharrei Mendi Lasterketa-(e)n agertu zen.