Urriak 8, igandea, Gabiria-Ormaiztegi-Beasain artean antolatutako Kultur mendi ibilaldia izan zen
Talde eta giro aparta bildu zen eta goizeko 9:30- 14:30 bitarteko iraupena izan zuen irteerak.
9:30ean Gabirian elkartu ginen guztiok eta trikitixaz giroturik Ormaiztegira jaitsi ginen Olalkiagako bidetik. Bidean, hosto eta makilak jaso genituen Ormaiztegin egingo zen eskulanerako.
Eskulanean axotak egin behar izan genituen eta beraiekin marrazkiak egin.
Ondoren, Beasain aldera jarraitu genuen mendiz eta Igartzan taloak egiten ikasi genuen.
Jarduera Hip-Hip Urri egistasmoaren barruan antolatu zen, herrien arteko topaketen barruan.
Hurrengoa, urriaren 22an izango da eta jolas kooperatiboak eta altxorraren bila egingo ditugu.
ANIMATU ZAITEZ!
0 Iruzkin