Hegazti gripearekin lotutako neurriak bertan behera

Duela aste batzuk hegazti gripea zela eta Eusko Jaurlaritzak ezarri zituen neurriaren berri eman genizuen. Bada, gaur argitaratu da neurri horiek bertan behera uzten dituen agindua.

Aurreko oharrean aipatu genizkizuen eta bertan behera geratu diren neurriak honako hauek dira:

    • Debekatua dago hegaztiak aire zabalean haztea. Hegaztiak aire zabalean edukitzeko, txori-oihalak jarri beharko dira, edo basa-hegaztiak sartzea eragozten duen beste edozein gailu.
    • Hegaztien janlekuak eta askak instalazioen barruan egon behar dira, hegazti basatiak iristea eragotziko duen aterpe batean.