Goierriko zomorroen argazki-erakusketa

Gaurtik igandera Goierriko zomorroen erakusketa ikusgarri bezain interesgarria izango dugu Gabiriako udaletxeko areto nagusian. 10:00etatik 19:00etara bitartean joan zaitezkete argazkiak ikustera. Ostiralean, apirilaren 30ean Iñaki Mezkitak hitzaldia eskainiko du areto horretan bertan, Goierriko zomorroei ateratako argazkiei buruz. Astean zehar emango dizuegu hitzaldi horren inguruko xehetasunen berri, baina izena eman nahi baduzue, deitu (943880734) edo idatzi (udala@gabiria.eus) Udalera.