Urriaren 3an, Sarek antolatuta eta “Izan bidea” dinamikaren baitan, preso eta iheslarien etxeratzearen alde eta elkarbizitza eta bakearen alde, 650 bat tontorretara igoera egingo da Euskal Herri osoan. Herri bakoitzean gain batera igoko gara, eta Gabirian, Murgil mendia aukeratu dugu. Ibilaldia egiteko, goizeko 10:30ean elkartuko gara Ostatu aurrean. ANIMATU!