Azken urteetan egin izan den bezala, 2019ari ere bola txapelketa herrikoiarekin eman genion amaiera Gabirian. Ohitura bihurtzen ari da, eta aurten ere 30 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten. Irabazlea Joxean Ormazabal izan zen, eta urdaiazpiko izter ederra eraman zuen etxera. Baina ez zen izan saria eskuratu zuen bakarra; izan ere, sagarrak, gazta, Bertatik Bertarako otarrak, ardoa, txanpaina eta Ostatuko bi afari ere zozkatu zituzten parte hartzaileen artean.