2021eko irailaren 17ko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez, hasiera batean onartua izan da Gabiriako Arau Subsidiarioetako “ARROAGA-LARREA-AZPI” izeneko 16 H.I.E.ko Plan Partziala.
Indarrean dagoen legedian ezarritakoaren arabera, jendaurrean jartzen dira Plan Partziala, Ingurumen Azterketa Dokumentua eta Eragin Linguistikoaren Ebaluaketa dokumentua 20 egunetan zehar, bihartik kontatzen hasita, dagozkion iragarkiak gaur argitaratu baitira GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN eta El Diario Vasco egunkarian.
Epe horretan zehar, Udal Idazkaritzan erakusgai egongo dira, interesatuek espedientea aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Jarraian agertzen diren estekatan sakatuz ere ikusi ahal izango dira aipatutako dokumentuak.
PLAN PARTZIALA
INGURUMEN AZTERKETA DOKUMENTUA (DAE)