https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2017/04/04/c1702317.pdf
IRAGARKIA
Gabiriako Udalak, 2017ko martxoaren 29an egindako Osoko Bilkuran, behin-behineko izaeraz onartu zuen, 2017ko ekitaldirako egindako Udal Aurrekontua Orokorra, Plantilla Organikoa eta Lanpostu Zerrenda, abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzkoa, 15.1 artikuluan ezarritakoa betez, ondorengo arauen arabera jendeari ezagutzera ematen zaio:
a) Erakutsita dagoen lekua: Udal Idazkaritzan. b) Aurrekontua aztertzeko eta hala badagokio erreklamazioak jartzeko epea: 15 lanegun, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Iragarki hau argitara eman eta hurrengo lanegunetik kontatzen hasita. c) Honako hauek erreklamazioak jar ditzakete: 21/2003 Foru Araueko 17. artikuluan zerrendatutakoak. d) Erreklamazio arrazoiak: 21/2003 Foru Araueko 17.2 artikuluan adierazitakoak. e) Errekurtsoa aurkezteko organoa: Udalbatzarra.
Adierazitako informazio epea igaro eta inolako erreklamazio edo oharpenik egin ez bada, aipatutako Aurrekontu Orokorra behin-betirako onartuko da, beste erabakirik hartzeko beharrik gabe. Gabirian, 2017ko martxoaren 30ean. Alkateak, Iñaki Etxezarreta Egiguren
|
0 Iruzkin