Memoria historikoaren inguruko lan-taldea

2020ko ekainean, Aimar Maizek idatzitako “Goazen gabiriar danok” liburua aurkeztu zen Gabirian, eta harekin batera, Alex Areizagak zuzendutako dokumentala ere bai. Bien salmentatik jasotako dirua Udalaren esku jarri dute egileek, eta ekarpen hori memoria historikoa lantzen jarraitzeko baliatu nahiko genuke. Horretarako, gaian interesa duten pertsonekin lan-talde bat osatzea erabaki dugu, garrantzitsua iruditzen zaigulako gaiari berandu baino lehen heltzea, eta herritarren artean daukagun informazioa biltzea, esate baterako. Parte hartzea borondatezkoa eta irekia izango da, eta izena ematen dutenekin adostuko dira elkartzeko m

aiztasuna, landuko diren ekintza zehatzak eta abarrak. Interesa baduzu eta izena eman nahi baduzu, idatzi mezu bat udal.batzordeak@gmail.com helbidera, deitu Udalera (943 880 734) edo jarri harremanetan Udal taldeko edonorekin.

Udal Batzordeak
2020ko ekainean, Aimar Maizek idatzitako "Goazen gabiriar danok" liburua aurkeztu zen Gabirian, eta harekin batera, Alex Areizagak zuzendutako dokumentala ere bai. Bien salmentatik jasotako dirua Udalaren esku jarri dute ...
Iruzkin 1
  1. BLANCA LÓPEZ GARCÍA 21:54 / 2020-12-20 - Erantzun

    Lan bikaina eta ispilu gisara balio lezakeena gabitarrontzat, beste alorretan ere, isilpeko lanaren garrantzia azpimarratu eta praxian eredu aproposena eduki ahal izan dugulako.
    Zorretan gaudelakoan nago Aimarrekin eta gainera, nola herritar hala izate apalez janzten duelako bere ekarria, ere bai.
    Nik ere handie naizenen hi bezelakoa izan nahiko nikek!
    Milesker eta eutsi goiari.
    I.M.

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.