Gipuzkoako erroten eguna

Aurten, maiatzean zehar, Gipuzkoan erroten eguna ospatuko da hainbat eta hainbat herritan. Gabirian, maiatzaren 21ean izango dugu horretaz gozatzeko aukera; eguna hurbildu ahala, zabalduko dugu informazio gehiago ohiko kanaletan. Baina inguruko herrietako ekimenen berri ere jakin dezazuen, informazio osoa dokumentu honetan ikus dezakezue.

Urtarrilaren 22an irakurleen txokoa

Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 16:00etan, irakurleen txokoan Miren Agur Meaberen “Nola gorde errautsa kolkoan” eta Irati Goikoetxearen “Herriak ez du barkatuko” irakurgaiak landuko dituzte. Saio hauek irekiak izaten dira, eta liburua irakurri gabe ere parte har daiteke. Dena dela, oraindik garaiz zabiltzate liburuak eskuratu, irakurri eta bertaratzeko ere. ANIMATU!

“Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena

Ostiral honetan, abenduaren 10ean, Unai eta Beñat Gaztelumendik Bertsolari aldizkariaren eskutik osatu duten “Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena izango dugu Gabiriako elizaren saloian. Bertsoak eta marrazkia izango ditugu zuzenean, eta aukera paregabea izango da labetik atera berri den liburua eskuratzeko. Animatu, eta hurbildu!

Erik eta Win emanaldia azaroaren 28an

Datorren igandean, hilaren 28an, Erik eta Win bertso, kantu, antzerki emanaldia izango dugu elizako saloian arratsaldeko 18:00etan. Azaroaren 25ean emakumeen aurkako genero indarkeriaren kontrako eguna izango da, eta aitzakia ederra iruditu zaigu gizon eredu berrien inguruko hausnarketa piztu nahi duen emanaldi honi tokia egiteko. Animatu eta hurbildu!

Argitu tailerra urriaren 27an

Aurrez aurreko Argitu tailerreko ikastaroak berriro martxan jarri dituzte. Gabirian, urriaren 27an arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko areto nagusian, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera, eta, bide batez, herritarren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu. Eman izena argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 605757687 telefono zenbakira deituta, eta esan zein herritakoa zaren. Ikastaroak aurrera egiteko, ezinbestekoa da … Continue reading Argitu tailerra urriaren 27an

Hainbat ohar

Bihar bertan, urriaren 8an, Gabiriako liburutegiak ateak irekiko ditu berriro. Aurten, Miriam Mandiola izango da gidaria, eta ostiralero izango da bertan, 16:00etatik 18:00etara. Urriaren 15ean, ostirala, iluntzeko 19:00etan, irrintziaren inguruko solasaldia izango dugu Nerea Barandiaran lazkaotarrarekin. Kultur etxean izango da, eta edukierak % 100ean dauzkagunez, ez da izena eman beharrik izango. Bestalde, jakinarazi nahi dizuegu … Continue reading Hainbat ohar

Goi tentsioko linea

Uztailean, “Castejon-Itsaso” proiektua aurkeztu zuten Goi Tentsioko Linea berria martxan jartzeko (laugarren proiektua da), eta aurreko astean iritsi zen Gabiriako Udalera. Aldundiaren boletineko txostenean jaso denaren arabera, 80 eta 110 metro arteko 11 poste jarriko lituzkete, eta horrek herriko dozenaka lurjaberi eragingo lieke. Gainera, proiektu honetan aurkeztutako bidea ez da aurrekoen berdina, eta gune berrietatik … Continue reading Goi tentsioko linea

“Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” hitzaldia

Mikel Intxausti herritarrak irailaren 30ean arratsaldeko 18:30ean, “Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” izeneko hitzaldia eskainiko digu. Mikelek esperientzia du kontu honetan, eta berak emandako pausoak kontatuko dizkigu propio guretzat prestatu duen aurkezpenean. Aforo kontuak behar bezala errespetatzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu 943880734 telefono zenbakira edo idatzi udala@gabiria.eus helbidera. Ez galdu aukera paregabe … Continue reading “Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” hitzaldia