Goi tentsioko linea

Uztailean, “Castejon-Itsaso” proiektua aurkeztu zuten Goi Tentsioko Linea berria martxan jartzeko (laugarren proiektua da), eta aurreko astean iritsi zen Gabiriako Udalera. Aldundiaren boletineko txostenean jaso denaren arabera, 80 eta 110 metro arteko 11 poste jarriko lituzkete, eta horrek herriko dozenaka lurjaberi eragingo lieke. Gainera, proiektu honetan aurkeztutako bidea ez da aurrekoen berdina, eta gune berrietatik pasatzen da.

Udala zuzenean jarriko da harremanetan kaltetuekin, baina bihar, ostirala, arratsaldeko 19:00etan herri bilera irekia egingo da guztiaz hitz egiteko. Aurreko 3 proiektuak atzera botatzea lortu zen; hau zergatik ez? AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ!