Giro ederrean joan zen bertso desafioa

75 lagun inguru elkartu ginen Osinalde elkartean lehengo ostiralean. Loiolako herri harresiko atxilotuekin elkartasunez antolatu zen bertso afaria. Bertan Lizaso, Ministro eta Ostolaza Azpeitiarrak eta Aratz, Gorka eta Endika Gabiriarrak aritu ziren bertsotan. Saio txukuna eta giro ederra izan genuen bertan eta ateratako dirua Loiolako atxilotuei eman genien.

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.