Auzolanak eta Euskaraldia

AUZOLANAK:

Urteroko ohiturari jarraituz ardantzako eta minatako auzolanerako egunak jarri ditugu.

Ardantzako auzolana azaroaren 7an goizeko 8etan.

Minatako auzolana abenduaren 19an goizeko 8etan.

Gorde egunak eta animatu!!!

 

EUSKARALDIA:

2018an 134 Ahobizi eta 16 Belarriprest izan genituen Gabirian. Aurten ere martxan da izen-ematea, baina ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dugu.

Badakizu Euskaraldia zer den?

  • Bai –> Eman duzu izena?
    • Bai –> Jaso txapa behean adierazitako egun, ordu eta lekuetan –> Zabaldu zure inguruan
    • Ez –> Aukeratu Ahobizi edo Belarriprest izango zaren –> Eman izena beheko loturan
  • Ez –> Sartu www.euskaraldia.eus webgunean –> Irakurri Ahobizi eta Belarriprest izateak eskatzen duena –> Aukerati bietako bat –> Eman izena beheko loturan

 

– Txapak jasotzeko:

    • Azaroaren 9tik 19ra udaletxean, 9:00-16:00.
    • Azaroaren 13an Ostatu inguruan, 18:30-20:30.
    • Azaroaren 15ean Ostatu inguruan, 12:30-14:30.

– Izena emateko: https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean edo beheko QR kodea eskaneatuta.