AUZOLANAK:
Urteroko ohiturari jarraituz ardantzako eta minatako auzolanerako egunak jarri ditugu.
Ardantzako auzolana azaroaren 7an goizeko 8etan.
Minatako auzolana abenduaren 19an goizeko 8etan.
Gorde egunak eta animatu!!!
EUSKARALDIA:
2018an 134 Ahobizi eta 16 Belarriprest izan genituen Gabirian. Aurten ere martxan da izen-ematea, baina ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dugu.
Badakizu Euskaraldia zer den?
- Bai –> Eman duzu izena?
- Bai –> Jaso txapa behean adierazitako egun, ordu eta lekuetan –> Zabaldu zure inguruan
- Ez –> Aukeratu Ahobizi edo Belarriprest izango zaren –> Eman izena beheko loturan
- Ez –> Sartu www.euskaraldia.eus webgunean –> Irakurri Ahobizi eta Belarriprest izateak eskatzen duena –> Aukerati bietako bat –> Eman izena beheko loturan
– Txapak jasotzeko:
-
- Azaroaren 9tik 19ra udaletxean, 9:00-16:00.
- Azaroaren 13an Ostatu inguruan, 18:30-20:30.
- Azaroaren 15ean Ostatu inguruan, 12:30-14:30.
– Izena emateko: https://izenematea.euskaraldia.eus/ helbidean edo beheko QR kodea eskaneatuta.