BILGUNE FEMINISTA

Gabirian AGIRIN berdintasun taldea sortu dute bertako hainbat neska gaztek, hainbat bilera egin dituzte eta oraingo honetan bilera ireki bat egitea pentsatu dute nahi duen guztia gerturatu ahal izateko. Edozein adin eta sexutako jendea gerturatzea eskatzen dute. Guztion ideak baitira baliagarriak! Bilera kultur etxean izango da ohiko moduan, OSTIRALA, 23, 18:30EAN. Bilera horretara bertaratzen den … Continue reading BILGUNE FEMINISTA

HITZALDI FEMINISTA

Jakingo duzuen moduan, aurreko larunbatean, Otsailak 3, arratsaldeko 18:00etan “Indarkeria matxistak mila aurpegi” hitzaldia ematera etorri zen Emagin taldeko Idoia. Bertan, zer den indarkeria sexista, nola jokatu horrelakoen aurrean, pauta orokorrak, etab. gaiei buruz aritu zen hizketan. Oso hitzaldi interesgarria izan zen eta 25 lagun inguru bertaratu ginen.     Martxoaren 8 inguruan ere, emakume … Continue reading HITZALDI FEMINISTA

INDARKERIA MATXISTAK MILA AURPEGI

Joan den hilabetean herriko hainbat gaztek Gabirian ere elkarte feminista bat egon behar zuela pentsatu zuten, hau da, berdintasunaren alde lan egingo zuen talde bat. Bilera bat egin zuten eta bertatik hainbat ideia atera zituzten,eta horietako bat hitzaldi bat antolatzea izan zen.   Hitzaldi hori, larunbat honetan, Otsailak 3 arratsaldeko 18:00etan izango da Kultur etxean. “Indarkeria … Continue reading INDARKERIA MATXISTAK MILA AURPEGI

GABIRI AGIRI 2017

HEMEN DUZUE AURTENGO GABIRI AGIRI!!! ABENDUAREN 29EAN IKUSIKO DUGU ELKAR HERRI BILERAN! HERRI BILERAN IKUSIKO DUGU ELKAR!    

TRIPONTZIA

OLENTZEROTAN OPARITU TRIPONTZIA! Gabiriako ostatuan eta Aztiriako erretegian (irekitzen dutenean) egongo dira salgai.   URTARRILAREN 15EAN IZANGO DA ZOZKETA, ZORTE ON!

AHO OSASUNA

Larunbatean, azaroak 11n aho osasunari buruzko hitzaldia eman zuen Maialen Igarzabalek. Jende asko gerturatu ez zen arren, oso hitzaldi entretenigarria izan zen. *Gogoratu, webgunean agenda daukagula eta bertan jartzen ditugula  hitzaldi eta ekintza guztien informazioak.

HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

Urriak 8, igandea, Gabiria-Ormaiztegi-Beasain artean antolatutako Kultur mendi ibilaldia izan zen Talde eta giro aparta bildu zen eta goizeko 9:30- 14:30 bitarteko iraupena izan zuen irteerak. 9:30ean Gabirian elkartu ginen guztiok eta trikitixaz giroturik Ormaiztegira jaitsi ginen Olalkiagako bidetik. Bidean, hosto eta makilak jaso genituen Ormaiztegin egingo zen eskulanerako. Eskulanean axotak egin behar izan genituen … Continue reading HIP HIP URRI: MENDI IRTEERA

BAZTARRIKA BASERRIA, EITB-KO IZAR

Baztarrika baserria, Eitb-ko izar Bertatik Bertarako kide den Baztarrika baserria Eitb-ko “Oinak lurrean” saioan agertu zen irailaren 25ean. Erreportaje ederra egin zieten! Familiaren eguneroko lanak erakutsi zituzten bertan, eta Baztarrikan emakumeek izan duten garrantziaz ere hitz egin zuten. Izan ere, hiru belaunalditan emakumeak izan dira artaldearen arduradun. Ikusi nahi? http://www.eitb.eus/eu/telebista/bideoak/osoa/5101848/bideoa-idiazabalgo-gazta-gabiriako-baztarrika-baserrian-gipuzkoa/

KATALUINIARREN ALDE

Atzo, urriak 3, arratsaldeko 19:00etan konzentrazioa egin zen Gabiriako udaletxearen aurrean Kataluinian gertatutakoa kritikatu elkartasuna adierazteko.