Herritarren bertso-saioa abenduaren 5ean

Larunbatean, abenduaren 5ean, iluntzeko 19:00etan herritarren bertso-saioa izango da Gabiriako elizan. Entzutera joan nahi izanez gero, ezinbestekoa da izena ematea. Horretarako, deitu edo idatzi Gabiriako udaletxera; aforoa betetzen bada, herritarrok izango dugu lehentasuna.

Kantuan izango direnak:

  • Endika Igarzabal Murua
  • Maialen Akizu Bidegain
  • Gorka Maiz Alustiza
  • Aratz Igartzabal Bidegain
  • Iñaki Murua Jauregi

Gaiak jarriko dizkiena: Eresti Oiarbide Murua.

Bertan izateko aukerarik ez duzuenok, lasai! Goierri Telebistak saioa grabatuko du, eta ondorengo egunetan emango du. Eskerrik asko elizako kideei leku paregabe hau eskura jartzeagatik.

Animatu, eta inguratu!