Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak antolatutako ikastaroak

Balentzategi Herri Eskolak eta Guraso Elkarteak bi ikastaro antolatu dituzte, eta horietan parte hartzeko aukera zabaldu nahi die herritar guztiei.

Gaur egun gurasoek bizi duten presa eta seme alabek bizi dituzten estimulu sozial guztiak kontutan izanda, sarritan jokaera desegoki batzuk edukitzea ekar lezakete, eta gurasoen aldetik hori kudeatzeko arazoak izatea. Hori dela eta, Guraso elkarteari eta eskolari, egoki iruditu zaie, gurasoei seme-alaben hezkuntzan lagundu ahal izango dien tailer edo ikastaro bat antolatzea.

  • Ikastaroa: “DISZIPLINA POSITIBOA ETA ARAUEN ADOSTE/EZARPENA”
  • Edukia: Seme-alaben portaeraren ulermena, jarrera ezegokien aurrean nola jokatu, autonomiaren eta auto-erregulazioaren sustatzea, ondorioak nola ezarri, autoritatea mantentzearen beharra…
  • Eguna: Urtarrilak 23
  • Ordua: 17:00
  • Non: Kultur etxea

Bestalde, kanpotik datozen estimulu horiek guztiak nola zaindu eta kudeatu lantzeko, KONTSUMOBIDETIK bideratutako beste ikastaro bat egingo da urtarrilaren 27ko astean. Oraindik ez da eguna eta ordua zehaztea lortu; behin lotuta dagoenean, jakinaraziko dizuegu.