Gabiria 1936 – Rekreazioen grabaketa

Aimar Maizen gidaritzapean, 1936ko gertakarien, pasarteen eta memoriaren inguruko lana burutzen ari dira Gabirian. Lan honen baitan, datorren urriaren 12an eta 13an rekreazio batzuk grabatuko ditugu, Gabiriako gerrari loturiko pasarte batzuk irudikatuz. Hori egiteko, jendearen partehartzea ezinbestekoa da. Grabaketak hilaren 12an (egun osoz) eta 13an (goizez eta Elgetan) burutuko dira, eta besteak beste, Aztiriko Santa Marina jaiak; tiroketak; soldaduen etorrera, trintxeretako borrokaldiak… irudikatuko dira. Hau litzateke grabaketen planninga:

 

LARUNBATA
1.- AZTIRIAN – GOIZEKO 8:00ak
– 4 falangisten etorrera auzoko jaietan:
– Emakumeak artilea garbitzen

2.- LIZERDI GARAKOA – Ondoren
– Bertako bizilagun baten bila joan, eta honek leihotik ihes egin zueneko istorioa

3.- PLAZAN – 12:00ean
– Falangistek lapurtutako txerri bati loturiko istorio bat
– Bestelakoak

4.- MURGIL – ARRATSALDEKO 17:00ak
– Gazteak herritik ihesi
– Gazteen kontraerasoa
– Ordiziar bat hil zeneko borrokaldiak
– Borrokaldiak orokorrean

5.- FAXISTEN ERASOA – ARRATSALDEKO 19:30ak

 

IGANDEA
6.- ELGETA – IGANDE GOIZA
– Tiroketak
– Laguna bizkarrean eraman zuenaren istorioa

 

Grabaketa hauek egiteko, adin guztietako pertsonak behar ditugu. Izena emandakoen zerrendatik gero aukeratuko genuke nork zein paper burutu. Ez da derrigorrezkoa grabaketa guztietan egotea. Izena emateko zerrendan zehaztu daiteke pertsona bakoitzak zein egun/ordu-tartetan ahal eta nahi duen parte hartu. Grabaketak ahalik eta egokien antolatzeko, izena lehen bait lehen ematea eskertuko genuke.

Hitzordua, urriaren 12an goizeko 8:00etan Aztiriako plazan izango da. Grabaketarako, garai hartako anbietazio arroparekin azaldu jantzita faborez.

 

Izena emateko zerrenda:
https://docs.google.com/document/d/1uBLJOTW1DTQ1vWjI0l0rw7tfKd-HH2hUcjTq_iWSQUU/edit

 

Eskerrikasko zuen partehartzeagatik!