Euskara eskolak: matrikula zabalik

Gabiriako Udalak 2021-2022 ikasturtean ere baliabideak jarriko ditu euskara ikasteko erraztasunak izan ditzazuen, UEMArekin elkarlanean.

Kontuan hartuta gurea bezalako udalerri euskaldunetan zer garrantzi duen euskaraz jakiteak, aurten ere ahalegin berezia egin nahi dugu euskara ikastera edo hobetzera animatu zaitezen. Izan ere, euskara ikastea onura handia izango da zuretzat, eta herri osoari egingo diozu ekarpena.

Maila guztietako ikastaroak dituzu eskura. Gutxieneko jende koputua biltzen bada, herrian bertan emango dira ikastaroak, eta, bestela, inguruko euskaltegietan. Hasiera mailako taldea osatzeko, pertsona bakarra falta da; zabaldu zure inguruan!

Matrikulatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Izena emateko edo informazio gehiagorako, etorri udaletxera edo jarri harremanetan 9438803734 zenbakira deituta edo udala@gabiria.eus helbidera idatzita.

Euskararen normalizazioa guztion zeregina da, eta elkarrekin egingo dugu. Animatu, eta ikasi euskara!