“Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” hitzaldia

Mikel Intxausti herritarrak irailaren 30ean arratsaldeko 18:30ean, “Etxeko instalazio fotovoltaikoei buruzko azalpenak” izeneko hitzaldia eskainiko digu. Mikelek esperientzia du kontu honetan, eta berak emandako pausoak kontatuko dizkigu propio guretzat prestatu duen aurkezpenean. Aforo kontuak behar bezala errespetatzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu 943880734 telefono zenbakira edo idatzi udala@gabiria.eus helbidera. Ez galdu aukera paregabe hau!