Aurten ere ekintza bereziak antolatu ditu Agirin elkarteak martxoaren 8rako. Animatu, eta parte hartu emakumeen eskubideen aldeko aldarrikapenetan.
Kike Amonarrizen hitzaldia haurren inguruko helduentzat
Bi aldiz atzeratu ondoren, azkenean, asteazken honetan, otsailaren 2an, arratsaldeko 17:00etan Kike Amonarrizen hitzaldiaz gozatzeko aukera izango dugu herriko kultur etxean. Gurasoentzat, irakasleentzat, haurren zaintzan aritzen direnentzat… Umeen egunerokoan parte hartzen duen edonorentzako saioa izango da. Ordu eta erdi ingurukoa izango da, eta bitartean zaintza zerbitzua izango da dantzalekuan. Animatu, eta parte hartu!
Kike Amonarrizen hitzaldia
Gabonen aurretik Kike Amonarriz Gabirian eskaintzekoa zen hitzaldia atzeratu egin behar izan genuen. Azkenean, urtarrilaren 19an izango da, asteazkena, arratsaldeko 17:00etan kultur etxean. Aurrekoan bezala, zaintza zerbitzua izango da. Gogoratu haurren inguruan zabiltzaten helduei zuzendutako emanaldia izango dela; hizkuntza ohituren inguruan hausnartzeko saio dibertigarria. Animatu, eta hurbildu!
“Pamir distantziak” Joseba Iztuetaren hitzaldia urtarrilaren 16an
Datorren igandean, urtarrilaren 16an, arratsaldeko 18:00etan Joseba Iztueta Dorronsoro gabiriarraren “Pamir distantziak” dokumentala ikusteko aukera izango dugu, eta ondorenean, solasaldia izango da. Irudi zoragarriez gain, pasarte zirraragarriak ere izango ditu eskaintzeko, seguru. Animatu eta hurbildu!
Urtarrilaren 22an irakurleen txokoa
Urtarrilaren 22an, arratsaldeko 16:00etan, irakurleen txokoan Miren Agur Meaberen “Nola gorde errautsa kolkoan” eta Irati Goikoetxearen “Herriak ez du barkatuko” irakurgaiak landuko dituzte. Saio hauek irekiak izaten dira, eta liburua irakurri gabe ere parte har daiteke. Dena dela, oraindik garaiz zabiltzate liburuak eskuratu, irakurri eta bertaratzeko ere. ANIMATU!
“Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena
Ostiral honetan, abenduaren 10ean, Unai eta Beñat Gaztelumendik Bertsolari aldizkariaren eskutik osatu duten “Bidea da borroka” komikiaren aurkezpena izango dugu Gabiriako elizaren saloian. Bertsoak eta marrazkia izango ditugu zuzenean, eta aukera paregabea izango da labetik atera berri den liburua eskuratzeko. Animatu, eta hurbildu!
Erik eta Win emanaldia azaroaren 28an
Datorren igandean, hilaren 28an, Erik eta Win bertso, kantu, antzerki emanaldia izango dugu elizako saloian arratsaldeko 18:00etan. Azaroaren 25ean emakumeen aurkako genero indarkeriaren kontrako eguna izango da, eta aitzakia ederra iruditu zaigu gizon eredu berrien inguruko hausnarketa piztu nahi duen emanaldi honi tokia egiteko. Animatu eta hurbildu!
Autopista elektrikoa: prentsaurrekoa azaroaren 23an
Duela aste batzuk hizpide izan genuen Itsaso-Castejon/Muruarte lineaz gain, beste linea baten proiektuak ere gure herria zeharkatzen du, Zaragoza-Gatika lineak hain zuzen ere. Horren aurrean, Autopista Elektrikorik ez plataformaren izenean, Goierri mailako prentsaurrekoa egingo da datorren asteartean, hilaren 23an, Gabiriako plazan, arratsaldeko 17:30ean. Denongan izango du eragina, beraz, animatu, eta hurbildu!
Autopista elektrikoaren inguruko batzar irekia
Autopista elektrikoa presente daukagu berriro herrian. Jakinarazi nahi dizuegu batzar irekia dagoela larunbat honetan, urriaren 30ean, Etxarri Aranatzen, goizeko 11:30ean. Animatu, eta parte hartu!
Argitu tailerra urriaren 27an
Aurrez aurreko Argitu tailerreko ikastaroak berriro martxan jarri dituzte. Gabirian, urriaren 27an arratsaldeko 18:30ean, udaletxeko areto nagusian, etxebizitzetan birgaitze energetikoa sustatzera, eta, bide batez, herritarren bizi kalitatea hobetzera zuzendutako tailerrean parte hartzeko aukera izango dugu. Eman izena argitu@gipuzkoa.eus helbidera idatzita edo 605757687 telefono zenbakira deituta, eta esan zein herritakoa zaren. Ikastaroak aurrera egiteko, ezinbestekoa da … Continue reading Argitu tailerra urriaren 27an