ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK

  2018 UZTAILAK 20, OSTIRALA 19.30 etan: SAGARDO FESTA Sargardo dastaketa eta pintxoak 21.00 etan DANTZAKI taldearen dantza erakustaldia: salsa, pasodoblea, tangoa…. 21.30 etan AFARI HERRIKOIA: sagardo festaren jarraipena oilaskoa afalduaz Gauean, JOSELU ANAIAK” TALDEAREN DANTZALDIA UZTAILAK 22, IGANDEA, “MADALENA EGUNA” 11.00 etan: MEZA NAGUSIA Bukaeran, Ezkio-Itsasoko abesbatzaren emanaldia laburra. Saioaren ostean Hamaiketako Herrikoia 17etan: … Continue reading ALEGI AUZOKO MADALENA JAIAK

PANEL INFORMATIBOAK

Gabiriako eskolako paretan panel informatiboak jarri dira. Bertan, batzordeetako aktak jarriko ditugu. Hala eta guztiz ere emailez bidaltzen ditugu (emaila eman nahiko bazenu, 943880734 telefonoan edota udala@gabiria.eus helbidean) eta webgunean ere badaude batzorde informatiboak atalean. Alegi eta Aztiri auzoetan ere jartzekotan gabiltza, nahiz eta data ez dugun oraindik zehaztu.  

DESFIBRILADOREA

Gabiriako udaletxean desfibriladorea jarri berri dugu. Lehenago, Korta jatetxean zegoen bat, baina kendu egin zuten. Udaletxekoa,  eskuragarri egongo da edozeinentzat, eskailerak igo eta paretan baitago, extintorearen alboan, udaletxe sarreran.   Eskatzen dugun bakarra, erabilpen egokia ematea da, ez baita jostailua eta norbaitek beharko balu, ongi zainduta egotea nahi dugu.   Nola erabili behar den bertan dago … Continue reading DESFIBRILADOREA

MEDIKU KONTSULTA ITXITA

Berriro ere Gabiriako mediku kontsulta itxita egongo da ekainaren 29tik uztailaren 9rarte. Horrez gain, uztailaren 5ean, Ezkioko kontsultan ere ez da medikurik izango, nahiz eta erizain zerbitzua egongo den. Uztailaren 9tik aurrera irekita egongo da irailerarte, betiko ordutegiekin.

GABIRIAKO UDALEKU IREKIAK

Hasi dira aurten ere Gabiriako udaleku irekiak. Atzo, ekainak 25etik uztailaren 20ra izango dira, 9:00-12:30ak bitartean urtero bezala. Aurten 20 ume apuntatu dira eta 3 begirale aukeratu ditugu: Lurdes Sagarna, Julen Sagarna eta Ion Gorrotxategi. Ekintza ezberdinez beteta dago egutegia: kirolak, eskulanak eta irteerak beste hainbat gauzen artean.

SAN JOAN BEZPERA

Larunbat honetan, Ekainak 23, san joan bezperako eguna daukagu eta urteroko moduan sua piztuko dugu 22:00etan.   Hala ere, sua piztu aurretik beste ekintza batera gonbidatu nahi zaituztegu: euskara eta Gabiri gai hartuta mural lehiaketan irabazi zutenen murala jartzeko ekitaldia egingo da ostatu aurrean 21:30ean. ANIMATU ZAITEZ! HIZKUNTZA- OHITURA TXARRAK ERRETZETIK ONEI HELTZERA!

ORMAIZTEGIKO IGERILEKUA

Aurten ekainaren 22tik irailaren 9ra irekiko da Ormaiztegiko igerilekua nahiz eta eguraldiak asko laguntzen ez duela dirudien. Urtero bezala igerilekua irekita egongo da 11:00-20:00 bitartean, Iazko urtean ormaiztegiko Ezkioko eta Gabiriako udaletxeek egin genuen tratuarekin, bertan abonua egiteko aukera daukagu gabiriarrok ere. Hau da abonua egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa: Familia liburua edo NAN NAN neurriko … Continue reading ORMAIZTEGIKO IGERILEKUA