Erabilerraztasuna

gabiria.eus webgunea garatzeko, diseinu eta programazio irisgarria erabili da, ahalik eta erabiltzaile gehienen irisgarritasun unibertsala lortze aldera. Pertsona guztiek izan dezaten aukera webguneko orrietan zehar oztoporik gabe nabigatzeko, edozein nabigatzailetatik, baita desgaitasunen bat izan arren ere.Irizpide horiek W3C kontsortzioak (World Wide Web Consortium, Interneteko teknologiak eta estandarrak gainbegiratzeaz arduratzen dena) emandako WCAG/WAI gomendioetan oinarrituta daude. Alde horretatik, beti aplikatu da gomendio horietan aurreikusitako irisgarritasun-maila handiena: AAA maila.

Gainera, webgune honen iturburu-kodea garatzeko XHTML eta CSS2 teknologiak –W3Ck gomendatuak biak– baliatuz garatu da, informazioa egoki bistaratzeko edozein nabigatzaile eta nabigagailutan, estiloak eta edukia txukun bereizita.

Neurri hauek hartu dira kontuan erabiltzaileek eduki guztia eta funtzionalitate guztiak errazago eskuratu ahal izan ditzaten:

  • Nabigatzaile anitzekoa: web-orriak ongi bistaratzen dira analisian erabili diren nabigatzaile guztietan (Mozilla, Internet Explorer, Safari, Chrome).
  • Nabigazio koherentea: webgunearen koherentzia segurtatzen da, nabigazioa kontsistentea izan dadin orri guztietan, batetik bestera joatean erabiltzaileari esperientzia atsegina eskaintzeko.
  • Distrakzioak: interferentziak ezabatzeko ahalegina egin da, edukia keinuka ager ez dadin edo audioa ustekabean bere kabuz has ez dadin.
  • Kolorean oinarritutako informazioa: kolore bidez ematen den informazio guztia, kolorerik gabe ere ulergarria da beti.
  • Testuaren eta edukitzaileen tamaina: testuaren eta edukitzaileen tamaina zuzen definitu da, eta edukia primeran handitzen da.
  • Teklatutik atzitzeko eginbidea: sarrerako gailuarekiko independentea.
  • Kontraste handia: funtzionalitatea eta edukia ongi ikusten dira, kontraste handiarekin bistaratzen denean.
  • Egitura: edukiak markatzeko goiburuak eta zerrendak erabili dira, pantaila-irakurtzaileak erabiltzen dituztenek arazorik gabe nabigatu ahal izan dezaten.
  • Tituluak: orrien tituluetan webgunearen izena eta erabiltzailea dagoen atala erakusten da, eta baita kontsultatzen ari den gertaera edo albistearen izenburua ere.
  • Hizkera: hizkera ulerterraza erabiltzen da edukietan, webgunearen xede den publikoari egokitua.
  • Kolorean oinarritutako informazioa: Kolore bidez ematen den informazio guztia, kolorerik gabe ere ulergarria da beti.
  • PDF dokumentuak: webgunean argitaratzen diren PDF dokumentuen erabilerraztasuna hobetuz doa. Erabiltzaileren batek PDF dokumentu bat behar baldin badu webgunean eskaintzen ez den formatu batean, formulario honen bidez eska dezake.

 

Lasterbideak eta laster-teklak

Laster-tekla batzuk gehitu dira webguneko puntu nagusietara berehala joateko. Hauek dira:

  • A: Hiria
  • B: Turismoa
  • C: Udala
  • D: Bulego birtuala

Laster-teklak aktibatzeko, ondoren zehazten diren tekla-konbinazioak sakatu behar dira, aukera batean sartzeko teklarekin batera (A, B, C edo D), nabigatzailearen arabera:

  • Chrome: Alt + sartzeko tekla
  • Firefox:
    • Windows: Alt+ Maius +sartzeko tekla
    • Mac: Ktrl + sartzeko tekla
  • Internet Explorer: Alt + sartzeko tekla + Enter
  • Konkeror: Ktrl + sartzeko tekla
  • Opera: Ihes+ Maius + sartzeko tekla
  • Safari:
    • Windows: Alt + sartzeko tekla
    • Mac: Ktrl + Opt + sartzeko tekla

Gainera, orri bakoitzeko esteka batetik bestera joan daiteke tab teka sakatuz.

 

Testuaren eta interfazearen tamaina

Webguneko letra-tamaina guztiak eta beste elementu batzuen tamainak unitate erlatiboen bidez ezarri dira. Horrela, nabigatzaile bakoitzaren kontrolekin alda daiteke tamaina. Tamaina aldatzeko eginbide hori menuen bidez erabil daiteke, eta baita laster-tekla hauen bidez ere:

  • Internet Explorer : Kontrol eta Sagu-gurpila.
  • Mozilla Firefox : Kontrol eta Sagu-gurpila, Kontrol eta – edo Kontrol eta +.
  • Opera: Kontrol eta Sagu-gurpila, Kontrol eta – edo Kontrol eta +
  • Netscape: Kontrol eta – edo Kontrol eta +.
  • Safari: Komando eta – edo Komando eta +.

 

Erabilerraztasunaren salbuespenak

Muga teknikoak edo erabilitako aplikazioen eskakizunak direla-eta, webgune honetan eskainitako eduki batzuetan ezin izango dira bete hemen azaldutako erabilerraztasun eta irisgarritasuneko jarraibideak. Udalak lanean jarraituko du webgune honetan ebazteke geratzen diren irisgarritasun-barrerak ahalik eta gehien murrizteko.

Irisgarritasunari buruzko problemaren bat aurkitzen baduzu, edo iradokizun edo oharren bat egin nahi badiguzu gai honen inguruan, jar zaitez harremanetan gurekin.