Gabiriako II. ZeAsma Kultur Lehiaketa

0-5 URTE

AMAIUR IGARTZABAL AIZKIBEL

6-11 URTE

6-9 urteko Gabiriako eskolako umeak

Eskolan ze asma egoteko tarte askorik ez dugu ematen nahiz eta askok tarteak hartu ze asma egoteko.

Orain ze asmarako tartea utziz gero zertan arituko liratekeen jakingo duzue .

Asmatuko al duzue zeinek zer dioen ?

1.-Orain gustora tabletakin creizi dino parken jolastu nahiko nuke etxean.Egunero jolasteko jolas honetan.

2.-Orain gustora erabiliko nituzke margoak gauza desberdinak margotzeko. Txikia eta handiak rotulagailuz.

3.-Nik oraintxe ze asma egongo banintz patinetan ibili nahiko nuke jolasak egiten ordu erdi, tailerretara joan lego egitera ordu bat, ordenagailuko jolasetan ibili ordu laurden, parkera joan eta asko jolastu eta paisai bat margotu …

4.-Ze asma egitekotan matematika egingo nuke ordenagailuan ordu erdi egongo nintzateke, esperimentuak egingo nituzke ordu laurden batez.

5. eta 6.-GUK  PLAY STATIONEN JOLASTUKO GENUKE .BAITA NINTENDO SWICHEN ERE. GOXOKIAK EROSTEN EGONGO GINEN EGUN OSOAN DENOK JATEKO.

-Nik ordenagailuan tekla denak zapalduko nituzke eta asko idatziko nuke.

Nik eskulanak egingo nituzke eskolan eta etxean.

Baina asmatzen askotan aritzen gara eta laster izango duzue ikusgai guk sortutako ipuina.

12-16 URTE

LEXURI ETXEZARRETA LARRAÑAGA

Hau da nire txistea:

Zer esaten dio itsu batek herren bati?

-Zer moduz zabiltza?

-Ba ikusten duzu…

16-60 URTE

PAKE GALDOS ETXEBERRIA

Euri zaparrada batek harrapatu banindu bezala geratu nintzen egun hartan, eta holakotan egiten dudana egin da ere ez naiz nire onera bueltatzen. Ez dutxa beroak, kafesne epelak, ekonomikako labetxoan hankak sartzeak ez nau nire onera itzultzen.

Iluntze euritsu bat zen pandemia hasierako martxo malapartatu hartan ( ez galdetu zer egiten nuen han, horrek beste pasarte luze baterako emango luke eta …) Zahar etxetako amon-aiton positiboek jasotzen zituzten zentro hoietako batean nengoen, eta arratsalde hartan identifikaziorik gabe zetozen hogeitabost bat persona, covid +, jaso behar genituen zentroan. Iritsi ziren ba anbulantzietan bostnaka eta iritsi ahala nun kokatu eta ze kondizioetan zetozten baieztatzea zen nire lana.

Nire burua ikusteak momento hartanira oraindik atzeraka ematen dit: zapaten gainean poltsa beltz batzuk, uniformen gainean plastikozko bata bat eta haren gainean mantal beltz bat. Buruan txapela, betaurrekoak eta maskarilla eta guzti horren gainean “pantaila” bat.

Ni eta nire inguruko guztiek, anbulatziko txoferrak barne, berdin jantzita. Ezta ilargira joango bagina ere ¡!!!!

Anbulantziatik jeitsi eta han zeuden larri begira gure amon-aitonek. Inguratu eta begi eder, urdin batzuek liluratu ninduten. Eskutik heldu ( bi guante pare tartean jantzirik ) eta – Nola dezu izena ?- galdetu nion aurrean nuen pertsonari.

Bustita, destenplatuta utzi nauen euri tanta hoien gisa, bete zitzaizkion begi urdiñeko amonari begiak. Nire eskuak bere eskuekin estutuz zera erantzun zidan: – “Ez dakit ume …. nire izenaz ez naiz akordatzen …”

EZ OTE DITUGU GURE LANDARE AHAULENAK IZOTZAREN AURREAN NILUZIRIK UTZI ?

60 URTETIK GORA

IÑAKI MURUA JAUREGI

BLANCA LÓPEZ GARCÍA