Maiatzaren azken igandean, hilak 30, Goruntzek berriro ere hitzordu garrantzitsua eduki zuen, oraingoan Zarautzen.
Bertako bi dantza taldeak elkartu eta Jalgi Dantza Taldea sortu zutela 5 urte direla aintzakotzat harturik, Helduen Dantzari Eguna antolatu zuten eta azken urte hauetan harreman ona eduki dugunez, erakusle taldeari dantzatzeko gonbitea luzatu ziguten. Goruntzez gain, Oinatz (Oñati), Gure Txokoa (Bera), Irrintzi (Zumarraga), Gure Txeru (Getaria), Gure Ametsa (Mutriku) eta Zarauzko Helduen Plaza Dantzak taldeak gonbidatu zituzten.
Nahiz eta eguraldiak ez zuen batere lagundu, dantzari txikietako egitarau berdina segiz eta parranda giroa tartekatuz, egun ederra pasa genuen. Aldaketak-aldaketa, beste herrietako dantza bereziez gozatzeko aukera izan genuen, baita Gabiriatik gerturatu ziren beste batzuk ere.
Azkenik, asteburu honetan Ezkion eta Gabirian haurrek egin dituzten saioez gain, maiatzaren 21ean Ordiziako Dantzari txikian, ekainaren 3an Gasteizko Euskal Jaiean eta Ekainaren 18an Lazkaoko Dantzari Txikian egongo garela jakinarazi nahi genizueke. Animatu!
0 Iruzkin