Datorren ostiralean, martxoak 1ean, 17:00etan, Gabiriako Balentzategi eskolako haurrek Nolega emanaldia eskainiko dute elizako saloian.
Nolega, Hezkuntza Sailak euskararen erabilera bultzatzeko duen proiektua da. Bertan ahozkotasunari ematen zaio garrantzia. Hori dela eta Balentzategiko ikasleek antzerkiak, bertsoak, abestiak eta dantzak txertatuko dituzte emanaldi honetan. Aurtengo gaia hiruhilekoan lantzen ari diren proiektuari lotua dago: Mitologia.
- Haur Hezkuntzako ikasleek “AKELARREAN”abestu eta dantzatuko dute. Lehen hezkuntzako 1.ziklokoek “SORGIN GAIZTOA”antzerkian txertatuko dituzte bertsoak eta amaieran Sorgin dantza egingo dute.
- 2.ziklokoek hiru antzerki burutuko dituzte:”MARI URRIKA ETA ARTZAINA”,”TARTALO” eta “LAMIAK”. Hauek ere zenbait bertsoz osatuko dute saioa eta amaierarako dantza izango dute.
Saio hau herritar orori edo gerturatu nahi duenari eskeinia dago.
0 Iruzkin