Txor-txor bakarrizketa eta bertso saioa

Dakizuen moduan, etzi hasiko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Oraindik txapa jaso ez baduzue, udaletxean daukazue horretarako aukera.

Euskaraldiaren harira, bi jarduera antolatu ditugu:

  • Azaroaren 26an, Beatriz Egizabalen “Txor-txor” bakarrizketa umoretsua iluntzeko 19:00etan, elizako saloian.
  • Abenduaren 5ean, Gabiriako bertsolarien saioa iluntzeko 19:00etan, elizan.

Saio batean zein bestean parte hartzeko, ezinbestekoa izango da izena ematea. Horretarako, deitu edo idatzi udaletxera. Herritarrek lehentasuna izango dute.