UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, laugarren urtez jarraian antolatuko ditu Salto! udalerri euskaldunetako gazteen topaketak. Gabiria UEMAko kidea da, eta, noski, gure gazteak ere gonbidatuta zaudete parte hartzera. 15-18 urte arteko gazteentzako topaketa izango da, 2003-2006 artean jaiotakoentzat.
Ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango da, Zumaiatik Lekeitiora, Gipuzkoatik Bizkaira. Euskal Herria eta Euskal Herriko jendea ezagutzeko aukera ezin hobea duzue!
Beraz, badakizue: prestatu motxila, jantzi oinetakoak eta PAUSO eta SALTO!
Informazioa lotura honetan: www.labur.eus/salto2021