Ostatuaren irekiera!

Egun batzuetan itxita egon ondoren, hilaren 28an berriro irekiko ditu ateak Gabiriako Ostatuak Eider eta Mikelen eskutik. Ostegunean, 19:00etan elkartuko gara bertan; ez da faltako edaririk, janik eta ezta musikarik ere. Animatu eta hurbildu!