OROITUZ: DANTZA TALDE BATEN HISTORIA

2017ko apirilaren 9an Gabiriako Goruntz dantza taldeak emanaldi eder bat eskaini zuen Ataunen, Ataungo Otsoak dantza taldearekin batera. Eguerdiko hamabietan gauzatu zen, eta bi orduko iraupena izan zuen gutxi gora behera. Jende asko egon zen bertan, bai eskenatoki gainean, bai aulkietan eskenatokikoei begira. Izan ere, 150 dantzari inguru egon ziren bertan, eta emanaldia ikusteko sarrerak guztiz agortu egin ziren.

 

 

Dantza saioak testuinguru kronologiko bat izan zuen, hainbat garaietako gertaera eta egoerei erreferentzia eginez. Gertaera eta egoera zaharrenetatik hasi eta emanaldia, aurrera joan ahala, gaurkotasunera inguratzen joan zen.

 

Esan bezala, dantzari pila bat gerturatu zen bi taldeetatik, 3 urtetako haurretatik hasi eta 23 urtetako dantzarietara arte. Goruntzeko dantzariak eginiko dantzak tartekatzen joan ziren Ataungo dantza taldeak eginikoekin. Hortaz gain, dantzetako bat bi taldetako kideek egina izan zen. Saioari kalejira erraldoi bat eginez eman zitzaion amaiera, kalejira hau bi dantza taldeetako dantzari zein trikitilariek osatu zutelarik.

 

 

Dantza saioko argazki eta bideoak ikusi nahi izanez gero, Ataungo Otsoak Dantza taldearen Facebook-eko orrialdean izango dituzue ikusgai.

0 Iruzkin

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published.